Euskadi Txirrindularitza Iraskundea

Euskadi Txirrindularitza Iraskundea logotipoa
Equipo ciclista en crono

Gela pedagogikoa. Sortzearen arrazoiak.

Foto de la inauguración
Inaugurazioa

Euskadi Txirrindularitza Fundazioak badaki Europa elkartuaren sortzeak hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoak hartzea ekarriko duela. Gure gizartea bizimodu sanoaz eta ekologiaren errespetuaz gero eta arduratuago dagoenez, pentsatzekoa da bizikleta garraiobide eta ibilgailu izan daitekeela.

Bada, helburu horiek gogoan, gazteenei txirrindularitza ezagutarazi beharra ahaztu gabe (txirrindularitza zentzu zabalean, ez bakarrik lehia legez) Euskadi Txirrindularitza Fundazioak sortu zeneko printzipioetako bat gauzatu du Pedagogi Gela sortzearekin. Pedagogi Gelaren helburua zera da, irakastea zer jakin behar den bizikleta erabiltzeko, gozatzeko eta zer jakin behar den txirrindularitzaren kirolaz.

Txirrindularitzako Pedagogi Gela 1998ko urriaren 27an inauguratu zen eta bertan, hauek izan ziren ohorezko gonbidatuak: JOSU BERGARA jaun txit argia, Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatu Nagusia; JUAN MARIA ATUTXA jaun txit argia, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua eta MIGUEL INDURAIN jauna, Frantziako Tour-a bost aldiz irabazi duen txirrindularia eta gure gazteek txirrindularitzan duten eredurik nagusiena. Eta horiekin batera, MIGUEL MADARIAGA jauna izan genuen, EUSKADI Txirrindularitza Fundazioaren buru eta Pedagogi Gelaren arduradun nagusia.

Ez ziren, ordea, bakarrak izan, politika, kultura, kirola eta gizarteko jenderik ere ez baitzen falta izan inaugurazioan. Orotara, berrehun bat lagun, guztiak ere gure gizartean zabaldurik dagoen kirola babestuz.

© Euskadi Txirrindularitza Iraskundea

fundacion@fundacioneuskadi.com

Web egilea Consultec logotipoa